Museoen Nazioarteko Egunaren harira, bisitak merkeago

Imanol Beloki Unamuno 2018ko maiatzaren 18a

Pasa den zapatuan egon ziren bisitariak. Gatz museoa

Nazioarteko Museoen Kontseiluak data jarri zuenetik, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da; 1977a ezkero. Horren harira, Leintz Gatzagako Gatz Museoak eskaintza hau egin du gaurko, egubakoitza: Gatz Museora bisita, hiru eurotan.

Gatz Museoko arduradun Aitor Larrañagak adierazi duenez, ez dira bisita antolatuak egingo, aurretik erreserbarik ez badago: "Gatz Museoko bisita gidatuak zapatu eta jaiegunetan egiten ditugu, bost eurotan, baina, Museoen Nazioarteko Eguna izanik, bisita hiru eurotan egiteko aukera jarri dugu. Hala ere, erreserba egitea eskatuko dugu; ez bada erreserbarik egiten, ez da bisitarik izango".

Ordutegia eta erreserba egiteko

Gatz Museora bisitak egiteko ordutegi arrunta hau da: 12.00etan (euskaraz) eta 13:00etan (gaztelaniaz). Eta bisita eskaera edo erreserba egiteko, telefonoz 943 71 47 92 telefonora deitu edo posta elektroniko bidez reservas@gatzmuseoa.com helbidera idatzi beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak