Leintz Gatzagako BTT martxa ekainaren 2an izango da

Imanol Beloki Unamuno 2018ko mai. 11a, 06:00
Iazko Gatzagako BTT martxan.

Dorletako Ama Txirrindulari Elkarteak antolatutako BTT martxa inoiz baino lehenago dator. Aurten, ekainaren 2rako antolatzea erabaki dute antolatzaileek: batetik, parte-hartze kopurua handiagoa izateko; bestetik, eguraldia hobea izateko esperantzarekin; eta azkenik, antolaketa lanak behar bezala egiteko. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea, kirolprobak.com webgunean.

Antolaketari garrantzia Azken urteetako edizioetan parte-hartzaile kopurua jaitsi izanak ekarri du data aldatzeko erabaki hartzea, besteak beste, eta horren ondorioetako bat da iaz gazte talde batek ibilbide zati bat aldatu izana. Honela adierazi du Ibai Agirreurretak, Dorletako Ama Txirrindulari Elkarteko kideak: "Urtero egin izan ohi dugu lasterketa Gatzagako jaietan, eta, antolaketarako jende falta izaten dugunez, azken momentuko prestaketa momentuetan ere… erabaki dugu ondo antolatzeari garrantzia ematea. Aurten ez da egongo ibilbidean aldaketarik, baina aldaketatxo batzuk egingo ditugu. Anoa postuak hobeto jarriko ditugu, leku ezberdinetan, eta irteerako gunea beste urtetan baino txukunago jarriko dugu. Horrez gain, ibilbide bukaeran dagoen aldapa gogorra saihesteko irtenbidea jarriko dugu. Bestela, ez dago aldaketa handirik".

Logo berria, berritasun gisa

Aurtengo lasterketa iragartzeko, gainera, Dorletako Ama Txirrindulari Elkartearen logoa berritu egin dute. Jone Martinez diseinatzaile grafikoak egin du ilustrazioa, eta elkarteko kideak gustura geratu dira emaitzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak