Bisita gidatuak, Gatz Museoko denda eta harrerako lana egitea, gatza produzitzea, Facebook eta Twitter sare sozialetako kudeaketa egitea, azokak eta promozio ekintzak, Gatzaren Eguna… halakoak dira egitekoak. Deialdirako izen-ematea Leintz Gatzagako udaletxean egin beharko da, bulegoko lanorduetan.
Hala, lana eskuratu nahi duenak hainbat baldintza bete beharko ditu, eta horiek leintzgatzaga.eus helbidean daude. Xehetasun edo informazio gehiago nahi duenak, bestalde, 943 71 47 46 telefono zenbakira deitu beharko du.