Neka-neka eginda iritsi ziren Araba Errioxako herrira, baina asko gozatu zuten bidean. "Baso dotoreak igaro genituen, ibilbide benetan ederra osatu genuen", dio Oier Etxebarriak, ekimenaren antolatzaileak.
Zazpi lagun iritsi ziren 19:30ean Oionera; lau lagunek osorik egin zuten ibilbidea baina guztira hamabik hartu zuten parte, horietako zortzik tarte batean edo bestean. Araba Errioxako herritxoan zituzten zain, herriko jaietan erabat murgilduta, Oingo alkatea eta Leintz Gatzagako txistulariak eta hainbat herritar. Harrera beroa egin zieten guztiek.