GR-38, ardoaren eta arrainaren ibilbidea, egingo dute, taldeka, eta talde bakoitzak Leintz Gatzagako pakete bat gatz eta Hiruerreketako ura eramango du testigu gisa. Guztira, 85 kilometro egingo dituzte bertaratzen direnek, eta, autonomia osoz, GR ibilbidea jarraituz heldu beharko dute bertara.
Taldeek lau eta sei artekoak izan beharko dute, eta mistoak; bost gizonezko eta emakumezko bat zein bost emakumezko eta gizonezko bat. Informazio gehiagorako, 688 88 12 90 telefono zenbakira (Oier) edo 608 348 522 (Rosa) telefono zenbakira deitu beharko da.