Toki Eder erretiratuen elkartekoek, eman diote gaur errekonozimendua, 12:00etan. Txistulariek egin diote harrera lehenbizi, eta ostean, lore sorta eta zapi bat jaso ditu opari gisa. Ondoren, egunerako prestatutako bertsoa abestu diote guztien artean, eta bertsoaren alboan bertaratu ziren guztiek sinatu dute. Amaitzeko, mokadutxo bat jan, eta kontu kontari aritu dira bertaratu direnak.