100 urte beteko dituen Matilde Arrese omendu du Sorginak Emakume Taldeak

Miren Arregi Amasorrain 2018ko mar. 10a, 17:36

Martxoaren 14an, eguaztena, beteko ditu 100 urte Leintz Gatzagako Matilde Arresek. Gaur, herriko Sorginak Emakume Taldekoek omenaldi txiki bat egin diote Soran etxean. Bazkaritarako elkartu dira 30 emakume eta han egin diote errekonozimendua. Lora-sorta eta oparia egin dizkiote, eta berarendako prestatutako bertsoa ere abestu diote. Matilde Arrese Sorginak Emakume Taldeko beteranoetako bat da, duela 30 urte, elkartea sortu zenean, bertan baitzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak