Gatza nola egiten den erakutsi dute gatzagarrek, BECen

Imanol Beloki Unamuno 2018ko martxoaren 7a

Aitor Larrañaga eta Juanito Bengoa gatzaren standean.

Gatzagarrak herrian ekoiztutako gatza eraman zuten pasa den egubakoitzean BECeko Gustuko azokara, eta Juanito Bengoa eta Aitor Larrañaga izan ziren bertan jarritako standean Leintz Gatzagako gatzaren azalpenak ematen.

Gerturatu zirenei, gatza nola egiten den erakutsi zieten, eta euren produktuak ere eraman zituzten probatu eta ikusteko. Hala, Leintz Gatzagako gatza ezagutarazteko aukera izan zuten, eta jendearen arreta piztu zutela adierazi du Juanito Bengoak, Leintz Gatzagako mendi zinegotziak.

Gatza nola egiten den erakusten

"Produktu ezberdinak ekoizten ditugun hainbatek elkarte bat dugu, eta denok batu ginen Ordizian bilera bat egiteko. Hala, bertan jaso genuen BECera joateko gonbidapena. Hiru egunekoa izan da gastronomiaren inguruko ekimen hau, baina soilik egubakoitzean izan ginen. Gatzik ezin genuen saldu, baina gatza egiteko erakustaldia arrakastatsua izan zen, jendeak interesa jarri baitzuen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak