Unai Agirre eta Jon Maia lagun hartuta mahaiaren bueltan gustura

Mirari Altube Arrese 2018ko ots. 25a, 10:20

Euskara aitzakia hartuta giro ezin hobea sortu zuten atzo iluntzean Leintz Gatzagako bazterretan. Lehenengo angulak zozketatu zituzten Korrika Batzordeari lagun egiteko, eta gero, Unai Agirre eta Jon Maia bertsolari ezagunekin elkartu ziren Soran Etxean.

Korrikaren alde dirua batzeko txartelak saldu eta saldu jardun duen Eugenio Otsoarendako berarendako, izan ziren angulak. Ezusteko galanta hartu zuen hark Labidean egindako zozketan berak zuen zenbakia ikustean.

Horren ondoren, Soran etxera jo zuten guztiek, bertsolariak zain zituztelako mahaiaren bueltan: Unai Agirre eta Jon Maia. Haizea eta Oihana Arana ahizpa eskoriatzarrak ere batu zitzaizkien bi horiei bertsotan egiteko, eta gatzagarrek giro ezin politagoan kontu-kontari jardun zuten afalostean han elkartutako 50 lagun baino gehiagok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak