Angula zozketa afal aurretik izango da, Labidea dendan, eta txartelak azken momentura arte erosteko aukera egongo da. Honela adierazi du Ixidor Salaberrik: "550 txartel inguru saldu dira, oraingoz, eta gaur eta bihar erosteko aukera ere izango da. 700 txartel saltzera ere iritsiko garela uste dut nik; izan ere, angulak oso preziatuak dira… Deban batutako angula kiloa zozketatzen da, eta bizirik ekarriko dituzte, gainera. Beraz, animatu txartelak erostera".