Iraitz Agirrek 'XVI. Mendeko Emakumeak Gatzagan' hitzaldia eskainiko du

Imanol Beloki Unamuno 2018ko otsailaren 21a

Iraitz Agirre Aranguren, emakume eta genero gaietan aditua, Leintz Gatzagan izango da egubakoitzean, 19:00etan, XVI. Mendeko Emakumeak Gatzagan hitzaldia eskaintzen. 

Historiaren ikuspegi ezberdin bat eskainiko du kultura etxean izango den hitzaldian. Historian zehar emakumeak izandako garrantziaz eta bizitzaren arlo ezberdinetan emakumeek izandako rolaz hitz egingo du, galdera hauek ardatz hartuta; Nortzuk ziren gazkinak? Ba al zegoen emakume idazlerik inguru hauetan? Zeri buruz idazten zuten? Zein paper jokatu zuen emakumeak negozioen munduan?…, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak