Beste dorla bat martxan jarrita, probak egiten ari dira egunotan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko ots. 5a, 15:35

Gatz Museoko dorlak. Roberto Otazu

Leintz Gatzagan gatz ekoizpen produkzioa handitzeko egitasmoarekin hasiak dira, eta asteburu honetan beste pauso bat eman dute. Izan ere, beste dorla bat –gatza egiteko galdara– jarri berri dute eta probak egiten ari dira egunotan –argazkian, ezkerrekoa–.

Orain arte, gatza ekoizteko dorla bakarra izan dute museoan, eta pasa den domekan jarri zuten beste bat. Lehenengoarekin konparatuz, ezberdina da, oxidatzaile ezberdinak ditu eta. Hala, material ezberdinekin produkzio-probak egiten ari dira. "Dorla jarri berri, ikasten ari gara, behin betiko instalazioa egin aurretik. Gure asmoa da ekoizpena bikoiztea, baina zernolako tenperatura hartzen duen, zenbatean behin garbitu behar den… jakin behar dugu aurrena", adierazi du Joannes Mendizabalek, Kultura zinegotziak.

Beste bi jartzeko asmoa

Bigarren dorla horrek ematen dituen emaitzak ikusi ostean beste bi dorla jartzeko asmoa ere badutela adierazi du Joannes Mendizabalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak