Urduri, baina pozik
"Goizean danborrada egiteko elkartu ginen pilotalekuan, eta urduri samar agertu ziren haurrak. Izan ere, hainbat guraso eta herritar eurak ikustera gerturatu ziren, eta, horren ondorioz, bi haurrek ez zuten danborra jo nahi izan. Hala ere, behin hasi ostean, pila bat disfrutatu zuten danborra jotzen, eta bikain astindu zituzten danborrak".
Arratsaldean, elkartera joan ziren, eskolako haurren bi gurasok deituta. Bertan, txokolatejana izan zuten, bizkotxoekin lagunduta, eta, tripa ondo bete ostean, berriketan egiteko tartea hartu zuten; horrela bukatu zuten eguna.