Hondakinak biltzen dituen kamioiaren eta autobus baten arteko istripua izan da Gatzagan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urtarrilaren 9a

GI-3310 bosgarren kilometroan, Leintz Gatzagan, istripua izan da hondakinak biltzen dituen kamioiaren, eta haurrak eskolara eramatera joan den autobusaren artean, herriko sarreran. Izotzaren ondorioz gertatu dela adierazi dute bizilagunek, gatza bota barik zegoelako. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute, ibilgailuak GI-627 errepidetik desbideratuz. Hala ere, ez da ezer larririk gertatu, eta dagoeneko errepidea zabalik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak