09:00etan autobusa izango da, haur eta gurasoak baserriz baserri joan daitezen kantuan egitera. Haiekin batera, txistulariak ere joango dira, kantuez batera musikaz girotzeko.
Hain zuzen ere, Dorleta Santutegian hasi, eta Olaun baserria, Gure Ametsa jatetxea… eta baserri guztiak pasatu ostean, herriko etxeetan hirurak aldera amaituko dute ibilbidea. Bidean zehar, hainbat etxetan jatekoa eta edatekoa jasoko dute eta kantuan ari direla egutegiak banatzeko ere aprobetxatuko dute irteera.