Hilabete eta erdi iraun du proiektu horrek, eta, hainbat gauza egin badituzte ere, azpimarragarrienak izan dira ortua sortzea eta marmelada egitea.
Produktu bila irteerak
Ortua sortzeko, Martzelina Plazaolaren ortura joan ziren eskolako haurrak, eskolako hiru haurren birramonaren ortura, hain zuzen ere. Han, produktu ezberdinak jaso zituzten, eta oiloei jaten emateko ere aprobetxatu zuten goiza, txikien gozamenerako.
Inaxio Gabilondoren Labidea taberna-dendatik ere pasa ziren orturako produktu ezberdinak jasotzera. Batutako barazki guztiak gelan landatu zituzten loreontzi ezberdinetan, eta, ondo zaindu ostean, eta barazkiek indarra hartu ostean, ortura eraman zituzten; hantxe landatu zituzten.
Sagar-marmelada egiten
Barazkiak ortuan sartzeaz gain, marmelada egiten ere ikasi dute Gatzagako haurrek. Sagar-marmelada egin dute. Sagarrak zatitxotan moztu, panifikadoran egosita sartu, azukrearekin eta limoi-urarekin nahastu, eta gailetekin batera jan zuten.