Ezkutuko altxorrak egitasmoaren barruan, bisita gidatua egingo dute abenduaren 10ean Leintz Gatzagan. Gipuzkoako urre zuria, Leintz Gatzagako gatza izenburupean egingo dute bisita gidatua, 12:00etan hasita. Hala, bertara joan nahi duenak aldez aurretik eskatu beharko du: turismo@ debagoiena.eus helbidera idatzita edo 943 79 64 63 telefonora deituta. Mendeetan zehar ur gaziaren iturriaren inguruko jarduera izan zen Leintz Gatzagako bizigarria, eta herriari izena eman ziona. Urre zuria izenez ezagutu izan da gatza, estimu handia izan duelako historian zehar, eta oraindik ere askorentzat pizgarria eta pozgarria ere bada. Bisitan, gatz ekoizleen historia ezagutzeko aukera izango da gatza ekoizten zen leku berean. 2,5 euro kostako da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.