Egur hori eskatzeko, Leintz Gatzagan urtebetez, gutxienez, erroldatuta egon behar dute interesatuek, eta herrian bertan erabiltzeko izan beharko da jasotakoa.
Foru Aldundiko basozainek erabakiko dute basoko zein gunetako egurra har dezaketen eskatzaileek; horren harira, urtero eskatzaile bakoitza arduratu da egurra txikitu, jaso eta basotik ekartzeaz, baina aurten pertsona bat kontratatzea lantzen ari dira udal ordezkariak.