Gatz Museorako lanpostua lortzeko ezinbesteko baldintza batzuk bete beharko dira: Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden langabeak izatea, Leintz Gatzagan erroldatuta egotea, emakumea izatea, euskaraz mintzatzeko gaitasuna izatea eta Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea, hain zuzen ere. Baldintza horiez gainera, autoa izatea ere baloratuko dute.