Bileran egindakoa honela azaldu du Joannes Mendizabalek, Kultura zinegotziak: "Azken urteetako gertaera garrantzitsuak zerrendatu genituen 70eko hamarkadatik gaur egunera arte. Herriak dituen onurak eta hobetu beharrekoak zerrendatu genituen, banaka lehenengo, eta taldeetan ondoren. Azkenik, etorkizunera begirakoak aztertu genituen… ordu eta erdiko saioan".
Bigarren urratserako deia
Bigarren urratsa irailaren 27an izango da, kultura etxean, eta gatz iturburuaren proiektua ondo ezagutzeko eta ekarpenak egiteko saioa izango da. Hala, gazteei ere dei egin nahi die Udalak, bertara daitezen.
