Karra Elejalde Leintz Gatzagan izan da, pilota txapelketako sariak emateko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 17a, 14:35

Gaur, irailak 17, jokatu dira aurten ohi baino beranduago amaitu den Dorletako Ama Pilota Txapelketako finalak. Aurten gonbidatu oso berezi bat ekarri du Mauri Zubillagak sari banaketara, 14 urte bete arte Leintz Gatzagan bizi izan zen Karra Elejalde. Azken bi urteetan ezin izan da etorri, baina aurten ez du hutsik egin.

Oso gustura eta pozik bueltatu da Leintz Gatzagara Elejalde: "Lan garrantzitsuena zuk egiten duzu hemen, Mauri. Pilotaren harrobiari begira sekulako lana da; egunen baten hemengo pilotari bat ikusiko Retegi, Ogeta, Atano edota Arriaran moduko pilotarien mailan lehiatzen. Eskerrik asko guztioi, plazer bat izan da".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak