Leintz Gatzagako jaiak pasata, balorazio "positiboa" egin dute udal ordezkariek. Egubakoitzean, esaterako, bolo txapelketa izan zen, eta giro aparta izan zen bertan. Honela azaldu du Joannes Mendizabalek, Kultura zinegotziak: "Iaz baino jendetsuagoa izan da eta Roberto Otazu zinegotzia izan zen garaile". Rock kontzertuak ere arrakastatsuak izan ziren, nahiz eta beste urteetan baino jende gutxiago hurbildu zen. "Zapatu eta domekan, berriz, eguraldia ez genuen lagun izan, baina, hala ere, herri afaria eta kintoen arteko jolasak nabarmentzeko ekintzak dira; izan ere, herritarren parte-hartzea handia izan zen".
Jaiak bukatuta, hainbat ekintza
Zapatuan, erretiratuen bazkaria izango da, 14:00etan, Toki Eder elkartean, eta domeka goizean, Gatzagako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira.