Turismoak gorakada izan du aurtengo oporraldian

Imanol Beloki Unamuno 2017ko abu. 31a, 16:24
Abuztuan izandako Madrilgo bisitari taldea. Leintz Gatzagako Gatz museoa

Leintz Gatzagako Gatz Museoak bisitari gehiago izan ditu aurtengo udako oporraldian, iazkoarekin alderatuz. Hala ere, urte osoko datuei erreparatuz, antzerako datuak atera dituzte museoko arduradunek.

Gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen duen Gatz Museoko urteko bisiten %50 eskoletatik joaten diren ikasleek betetzen dute eta aste bukaeretan joaten diren bisitariek, berriz, beste %50a. Beraz nahiko orekatuak dira datuak. Mendeetan zehar gatza ateratzeko erabili zituzten sistemak ikustera, dorlak, zurez egindako putzupada-gurpilaren erreprodukzioa ikustera, Deba ibaiaren sorlekura irteera… horrelakoak ikusteko aukera dago bertan.

Leku askotako bisitariak

Bilbo, Donostia eta Gasteizko bisitariak izan ohi dira gehien joaten direnak museoa bisitatzera, eta, Estatutik, berriz, Kataluniatik, Valentziatik eta Madriletik joaten dira batez ere. Hala, aurtengo bisiten kopurua ikusita, balorazio positiboa egin dute bertako arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak