Lara Gonzalezek irabazi du kartel lehiaketa

Imanol Beloki Unamuno 2017ko uztailaren 21a

Gatzagako jaietako kartel irabazlea.

Irailaren 7an, 8an, 9an eta 10ean Leintz Gatzagako Andramari jaiak izango dira, eta Udalak kartel lehiaketa jarri zuen martxan; uztailaren 6an amaitu zen lanak aurkezteko epea. Kartel irabazlea Lara Gonzalez artistarena da, eta, 100 euroko saria irabazteaz gain, hark egindako kartela erabiliko da jaien egitaraua aurkezteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak