Oihal-akrobazia Dorleta santutegiko baselizako zelaian

Imanol Beloki Unamuno 2017ko eka. 16a, 13:09
Agurtzane Telleria.

Ekainaren 18an, oihal-akrobazia ikastaroan aritu diren ikasleek erakustaldia egingo dute Leintz Gatzagako Dorleta santutegiko zelaian.

12:30ean hasiko da erakustaldia, eta umeen taldeak zein nagusien taldeak eskainiko dute ikuskizuna. Agurtzane Telleria irakasleak herritarrei gonbidapena egin nahi izan die bertara daitezen ikuskizunaz gozatzera: "Zirku txiki baten hasierako emanaldi baten moduko erakustaldia eskainiko dugu. Aireko akrobaziak, oihal-akrobazia, aro akrobatikoa, banako eta taldeko koreografiak… eskainiko ditugu, besteak beste".

Erakustaldi horrekin, urtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakutsi nahi dute, hala, bide batez, ikuskizunaz gozatzeko eta, bestetik, datorren ikasturtera begira norbaitek izena eman nahi badu, eman dezan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak