Domekan, Leintz Gatzagan hainbat lagun batu ziren Bergaran ospatu zen Puntaik Punta jaialdira bizikletan joateko. Hala, bizikletak hartu eta Bergararako bidea hartu zuten. Gatzagatik Eskoriatzarako zatia, errepidetik egin zuten eta ondoren bidegorritik egin zuten Bergararainoko bide guztia. Hala, errebindikazio gisa, Gatzagan ere bidegorria behar dugu! kartelekin abiatu ziren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.