Gatzagako Auto Igoerak 20 urte bete zituen atzokoan. Azkenaldian antolatzaile lanak egin dituen Eskomotor taldeak, eta iazkoa A+Gas taldearekin elkarlanean antolatu zuten, eta aurten eurek bakarrik antolatu dute lehen aldiz.
Era honetako igoera bat antolatzea ez da lan erraza izaten, baina atzokoan dena ondo atera zitzaiela azaldu du Oxelk Etxeberria A+Gas-eko antolatzaileak. "Iazkoaren antzera, aurten eguraldiak lagundu gaitu, eta jende asko hurbildu da. Igoeran zehar ez da apenas istripurik egon, eta oso azkar joan da guztia. 17:00erako ia amatuta zegoen, beraz, ezin gara kexatu. Gogotsu gaude datorren urtekoa antolatzeko ere".
56 partaide
57 pilotuk eman zuten izena, baina Clemente Ruedak kale egin zuen azken unean arrazoi pertsonalak tarteko. Espero zitekeen bezala azkarrena, Aitor Zabaleta bergararra izan zen (2:20.103), eta hiru segundo pasatxo atera zizkion bigarren sailkatuari. Formula libre kategorian Alberto Murillo nagusitu zen, eta Ander Corcuera bigarren izan zen, Murillorengandik segundo bat baino gutxiagora.
Sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.
Maialen Iarzaren debuta
Atzoko igoera lehen lasterketa izan zen Maialen Iarza pilotu arrasatearrarentzat. Hiru minutu eta bost segundo izan zen bere denborarik onena, eta pozik ikusten zitzaion proba amaitu osteko jaitsieran.