Hilean lau meza emango dira, bi 10:00etan izango dira eta beste bi, berriz, 12:30ean, baina oraindik zein meza noiz izango den zehazteko dagoela adierazi du Dorletako eta parrokiako arduradun Tere Aranburuzabalak. Hau gaineratu du: "Aldaketa Dorletako santutegia zabalik egoteko egiten dugu, leku bikaina da, batez ere eguraldi ona egiten duenean, kanpotik ere jende asko etortzen delako…".
Bestalde, esan du Dorleta Santutegian ospatzen den ezkontza kopurua jaitsi egin den arren, aurten lau egongo direla: bi uztailean, bat abuztuan eta beste bat irailean.