Bertso afariak borobilduko du Korrika apirilaren 8an

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 29a, 10:13

Zapatuan igaroko da Korrika ekimena herritik, eguerdi aldean. Bada, gauean, 21:00etan, bertso afaria izango da Soran Etxean, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña bertsolariekin.

Hurrengo zapatuan, apirilaren 8an, igaroko da 20. Korrika Leintz Gatzagatik, herritar ugari euskararen alde antxintxika jarriko dituen ekimena. Bazkalorduan izango da hori, 14:35ak aldera, printzipioz. Leintz bailaratik sartuko dira korrikalariak aldapan gora, eta herritik igaro ostean, Ozaetarantz jarraituko du martxak.

Dena den, ekimenaren bueltako jaia ez da orduan bukatuko; izan ere, gauean, 21:00etan, puntako bertso afaria izango da Soran Etxean. Onintza Enbeitaeta Andoni Egaña arituko dira bertsotan, afari gozo baten bueltan. Bada, afari horretara joan nahi dutenek txartelak eros ditzakete dagoeneko. Soran Etxean bertan dauzkate salgai, bakoitza 22 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak