Nagusienak, Matilde Arrese, 99 urte beteko ditu datorren martitzenean; gazteenak 20 urteren bueltakoak eta 24 elkartu dira, beste behin, kontu kontari jardun eta ondo pasatzeko asmoarekin. "Giro polita izaten da eta eutsi egin behar diogu honi", zioten guztiek.
Alkatea, Eneka Zankada, ere bertan zen, eta belaunaldi arteko nahastea nabarmendu du, hain zuzen ere. "Badugu zer ikasia haiengandik eta era berean, aurrera begira jarraitu behar dugu lanean".