Gutierrezek 30 urte daramatza helduen formazioan lanean eta 20 urte haurren eta familien zaintzari loturiko jardueretan. 1995. urtean Kataluniako lehen bi eskola libreak –La Casita eta El Roure– sortu eta zuzendu zituen, bere emaztea zenarekin. Gaur egun, haurrak eta familiak zaintzen dihardu, hitzaldiak eta ikastaroak emanez.
"Helburua haur bat zaintzea denean, garrantzitsuena ez da hori egiteko dauden informazio eta teknikak jakitea, baizik eta zaintzailea norbere arimarekin sintonian egotea. Soilik horrela sintonizatu dezake haurraren arimarekin eta ordutik aurrera hasten da benetako komunikazioa, sorkuntzaz eta poztasunez betetako mundu bat sortuz", dio Gutierrezek.
Bi hilean behin, ikastaroa
Zapatuan hasita, aurrerantzean bi hilean behin Gutierrezekin haurren zaintzari lotutako ikastaro bat egitea da asmoa.
Lehen saioa, esan bezala, zapatuan izango da, egun osoan zehar, 10:30ean hasi eta 19:30ak arte. Domekan izango da bigarren saioa, 10:00etatik 14:00ra.
Ikastaro hauetan egunerokotasunean egiazkotzat jotzen diren kontzeptuak aztertuko dira: beldurra, borondatea, aurreiritziak, gorrotoa eta abar. Era berean, gorputzaren ezagutza sakona eta bere hizkuntzaren ulermena landuko dira.
Ikastaro hauetan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da elorrio@fundacioncai.com helbide elektronikora idatzita.