Bi trikuharri aurkitu dituzte Leintz Gatzagan

Garai batean hildakoak lurperatzen ziren ganbara.

Artabila inguruan aurkitu dituzte. Batak 14 metroko diametroa eta 2 metroko altuerako tumulua dauka, eta erdian zanga bat duen dolmena da. Besteak, berriz, 7 metroko diametroa eta 0,80 metroko altuerako tumulua dauka. Bi monumentu hauek kontuan hartuta, jada 306 dira Gipuzkoan dauden megalitoak.

Bigarren trikuharrian, ganbara –harrizko laukizuzena, non hildakoak lurperatzen ziren– nabarmena aurkitu da, argazkian ikus daitekeen moduan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.