Beteranoen Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar

Eneko Azurmendi 2016ko urriaren 28a

Martxoan hasitako txapelketa bihar, zapatua, amaituko da. Bi mailatan banatu dira txapelketa osatu duten 16 bikoteak. Bigarren mailako finala Jodra-Kintana legutiarrek jokatuko dute, Beraza-Etxeberria elgoibartarren aurka, 11:30ean.

Hau bukatzean, lehenengo mailako finala izango da, Lazkano-Korta arrasatearrek eta Gomez-Zubiria mallabitarrek jokatuko dutena.

Badira hainbat urte txapelketa hau antolatzen dutela, eta ordutik, urtero egiten dute. "Ez nago guztiz ziur, baina 8 edo 9 urte izango dira honezkero", adierazi du Mauricio Zubillaga antolatzaileak.

Zubillagak berak ere parte hartu du txapelketan. Izan ere, Debagoieneko hiru bikotek hartu dute parte, Zubillaga-Bengoa gatzagarrek, Saizar-Etxeberria aramaioarrek eta finalera iritsi diren Lazkano-Korta arrasatearrek, hain zuzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak