Leintz Gatzagatik Donostiara, Gipuzkoa Saretzen mendi martxarekin

Ibon Carmona 2016ko ira. 26a, 15:43
Zirkuituetako bat Urbiatik pasatuko da.

Erreleboka egingo den ibilaldia zapatuan izango da. Parte hartzaileek Gatz Museoan ekingo diote bideari eta helmuga Donostiako Arzak jatetxean izango dute.

 

Umeen eta gazteen gainpisua prebenitzeko lan egiten duen Pensoi proiektuaren barruan sartzen da egitasmoa, eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuaren eta Gipuzkoako Osasun Publikoaren babesa dauka. Modu honetan, bizimodu eta elikadura osasuntsuak, kirola eta talde-lana sustatu nahi dituzte.

Hiru ibilbide

Leintz Gatzaga da Donostiatik urrutien dagoen Gipuzkoako herria, eta zapatuan bertatik irtengo da mendi martxa. Hain zuzen, ibilaldia 07:30ean hasiko da Gatz Museoan, eta Donostiako Arzak jatetxean amaitu. Helmuga postua 20:30ak arte egongo da irekita; bertan, Elena Arzakek jasoko du lekukoa. Parte hartzea taldekakoa izango da, eta hiru ibilbide ezberdin egongo dira hautatzeko:

-Leintz Gatzaga - Larriño - Zubillaga - Askasubi- Zumarraga - Antigua - Mandubia– Ernio - Zubieta - Donostia (87 km).

-Leintz Gatzaga - Untzilla - Santa Ageda - Besaide - Kanpanzar - Elgeta - Eibar - Kalamua barrena - San Migel - Arno barrena - Kalbarixo - Deba - Zumaia - Zarautz - Orio – Igeldo - Donostia (102 km).

-Leintz Gatzaga - Urbia - Arantzazu - Mandubia– Ernio - Zubieta - Donostia (104 km).

Ibilbideak ez dira markatuta egongo, baina track-ak oinez ibiltzeko bideak diseinatu eta sustatzen dituen Mugibili webgunean egongo dira eskuragarri (hemen). Talde bakoitzak errelebo kantitatea eta hauetan egin beharreko distantzia erabakiko du; Gatzagan ekoiztutako gatz naturala da ibilbidean eraman beharreko lekukoa. Taldeek mistoak eta adin askotarikoak izan beharko dute, 4-6 pertsona bitartekoak.   

Aldez aurretik, egunean bertan edo ondoren ekitaldiari buruzko irudiak, lekukotzak edota beste edozelako informazioa jasotzeko, jarri harremanetan antolaketa taldearekin: Oier (688 88 12 90) eta Rosa (608 34 85 22). Honen harira, irailaren 30ean, arratsaldeko zazpietan hasita, bilera informatiboa egingo da Leintz Gatzagako Gatz Museoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak