Aurten jaiegun bat gehiago izan dute Gatzagako Andramaixek eta hauen balorazio positiboa egin du kultura zinegotziak. Ekintza guztiak burutu ahal izan dituztela adierazi du. Horrez gain, herritarren jarrera parte-hartzailea nabarmendu nahi izan du. Berritasunen artean, Kintoen eguna ospatu dute aurten eta hori ere oso ondo joan zela dio, "giro berezia" sortu zela azpimarratuz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.