Bero egiten zuen Herriko Plazan eta kirolariek lan nekeza izan dute. Perurenak erakustaldi dotoreak egin ditu 250 eta 270 kiloko errektangularrarekin eta 111 kiloko esferikoarekin. Mugertzak, ostera, enborrak moztu ditu, ohiko erara zein australiar erara.