Batzuk paella egin dute, beste batzuk arroz entsalada; batzuk oilaskoa bota diote eta beste batzuk txorizoa. Arroz zuria egin duenik ere izan da, eta hori hainbat saltsekin gozatu dute gero. Goizeko trumoi hotsek alde egin ondoren giro polita sortu da Leintz Gatzagako plazan. Behin sukaldarien lana bukatuta bazkaltzera jo dute guztiek, baita gustura bazkaldu ere umeek zein helduek.