Leintz Gatzagako Udalak enkantera atera ditu oilagorrak ehizatzeko sei baimen eta 22 uso-postu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuaren baimena jaso ondoren.
Behin esleituta, urtebeterako izango dira baimen eta postu hauek. Oilagorrak ehizatzeko baimen bakoitzak 2.272,73 euro balio ditu (BEZa barne) eta uso-postu bakoitzak, berriz, 22.800,02 euro (hemen ere BEZa barne).
Irailaren 14ra arte
Eskaintza aurkezteko azken eguna irailaren 14a izango da, 14:00etan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa, berriz, baldintza ekonomiko-administratiboen koadernoan ageri dena da.
Udaletxeko erregistro sarreran aurkeztu beharko da informazio hori, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara (irailaren 8an udaletxea itxita egongo da, herriko jaiak direla eta). Tramitazioa arrunta izango da eta prozedura irekia.
Bermeak
Behin-behineko bermea oinarrizko prezioaren %100 izango da, parte-hartzaile bakoitzak eskaera bat baino gehiago egitea saihesteko. Behin-betiko bermea, berriz, esleipenaren %5.
Eskaintzaren gaineko informazio gehiago udala@leintzgatzaga.eus helbidera idatzita, 943 714746 telefonora deituta edota www.leintzgatzaga.eus webgunean sartuta.
Gaur egun, oilagorrak ehizatzeko 8 txartel edo baimen daude eta horietako sei dira orain enkantera atera direnak. Uso-postuei dagokienez, 45 dira eta horietatik 22 atera dira enkantera