Leintz Gatzagako jaiak 2016

Askotariko ekintzaz beteta datoz Leintz Gatzagako Andramaixak

Andramaixetako herri afaria, iaz.

Irailaren 7tik 11ra bitartean ospatuko dituzte Andramaixak Leintz Gatzagan. Swing ikastaro herrikoia, kontzertuak, skate erakustaldia, apar festa, pilota partiduak, zirkua, puzgarriak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte herriko jaietarako.

Irailak 7, eguaztena

18:00etan, Etxafuegoak eta bonba japoniarrak.

19:00etan, Bederatziurrena Dorletan. Ondoren, mokadutxoa (Gazta, ardoa eta ogia).

Irailak 8, eguena

11:00etan, Otxandioko herritarrei ongietorria.

12:00ean, Meza Nagusia Dorletan.

16:00etan, Otxandioko lagunekin jolasak.

17:30etan, Swing ikastaro herrikoia.

19:00etan, Pintxo-potea.

Irailak 9, egubakoitza

14:30ean, Jin&Jan kantu-bazkari herrikoia.

17:00etan, Skate erakustaldia pilotalekuan.

18:30ean, Apar festa.

19:30ean, Buruhandiak.

22:00etan, Kontzertuak. D-Skarga, Criminal Remains eta Arkada Social.

23:00etan, Bolo txapelketa.

Irailak 10, zapatua, "Kintoen eguna"

12:30ean, Trikitilarien kalejira.

13:00etan, ZirkunZirko, zirkoa eta txotxongiloak.

16:00etan, Puzgarriak.

17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.

18:00etan, Kintoen arteko jolasak, elektrotxarangak girotuta.

21:30ean, Herri afaria.

23:00etan, Kontzertuak. Aldo Mila & banda eta Fan&Go.

Irailak 11, domeka

09:00etan, BTT lasterketa (Haurrak 10:00etan).

13:00etan, Herri kirolak.

13:30ean, Adarhots taldearen kontzertua.

17:30ean, Pilota partiduak.

19:00etan, Kale Block, street boulder.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.