Bestalde, aipatzekoa da Formula Libre modalitatean Mikel Fernandez de Arroiabe pilotu eskoriatzarra –Marulandan bizi dena– izan zela azkarrena. Bizitzako hirugarren lasterketa zuen bihar, uztailak 25, 23 urte egin dituen pilotuak, eta ez zuen irabaztea espero: "Sorpresa ederra izan da. Etxean korritzen nuen eta ondo ezagutzen dut ibilbidea, baina ez nuen uste horren ondo igoko nuenik. Oso pozik nago".
Kexak chicaneak direla-eta
Pilotuen artean kexak eragin zituzten chicaneak. "Batzuk zioten ez zekitela nondik hartu, beste batzuk soberan zeudela... Pilotu guztiendako izan ziren berberak. Kexak beti egongo dira", adierazi du Fernandez de Arroiabek. Zarimutzeko bidegurutzeko chicanean bi autok izan zuten istripua –irauli egin zuten– eta Marulandako jatetxea pasa eta gutxira Ford Sierra bat zuzen joan zen eta Gatzagako kurban Aitor Frutos eskoriatzarra hormaren kontra joan zen.
Sailkapeneko hamar azkarrenak:
1. Aitor Zabaleta (Gorla Racing): 2:24.015
2. Markel Cestafe (Gorla Racing): 2:34.357
3. Eneko Goiriena (Durangalde Racing Elkartea): 2:34.697
4. Iban Tarsicio (Durangalde Racing Elkartea): 2:34.999
5. Alberto Murillo (Eskomotor): 2:36.082
6. Lebeiti (Durangalde Racing Elkartea): 2:39.429
7. David Ardions (Udana Aut. Kirol Taldea): 2:39.610
8. David Pelaez (Abadiño Karting Taldea): 2:40.288
9. Mikel Fernandez de Arroiabe (Eskomotor): 2:40.943
10. Iñaki Lapuente (Escuderia Agurain): 2:43.401