Horrez gain, aldez aurretik erreserba ere egin ahalko da, baina gutxienez 10 laguneko taldea osatu beharko da bisita jaso ahal izateko.
Sarrerari dagokionez, pertsona bakoitzak bost euro ordainduko ditu, baina taldeka joan ezkero, sarrerak lau euro balioko ditu.
Aitor Larrañaga museoko arduradunak dio udan egunero dabilela norbait gerturatzen, bisita gidatuak jasotzera.
Urtean zehar
Urtean zehar, zapatu eta domeketan izaten dira bisita gidatuak, 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gaztelaniaz. Astean zehar, berriz, aldez aurretik erreserba eginda bakarrik izaten dira bisitak.
Erreserba egiteko:
reservas@gatzmuseoa.com helbidera idatzi.
943 714 792 telefonora deitu.