2016/07/01 19:00

Sonidos del Mundo, Dorletako santutegian

Leintz Gatzaga

Gaur Sonidos del Mundo izeneko flauta, ahots eta kalinba kontzertua izango da Dorletako Santutegian, 19:00etan. Munduko hainbat herrialdetako musika interpretatuko da (Espainia, Frantzia, Japon, Venezuela, Argentina, Euskal Herria, Afrika, Irlanda, Grezia, …), toki eta kultura ezberdinetako arimei hitz egiten dien musika azaleratuz. 10 abesti joko dituzte guztira. Sarreraren prezioa borondatea izango da.

Programa:

1. Improvisación kalimba + voz + flauta ritmos karnáticos (India)

2. Solo de Pajarillo Omar Acosta (vivo, Venezuela)-- - aire venezolano y flamenco 4'

3. Argos Salvador Espasa (vivo, España)-- - aire griego 6'

4. Sure as the Wind Terry Dash grupo Libana (vivo, celta)-- - aire celta 4'

5. Honami Will Offermans (vivo, Holanda)-- - aire japonés 7'

6. Carmen François Borne (1840-1920, Francia)-- - aire español 3'40''

7. Ide weré weré Tradicional yoruba (África) 4'15''

8. The great train race Ian Clarke (1964- , Inglaterra) 4'20''

9. Tangoetude Astor Piazzolla (1921-1992, Argentina) 4'50''

10. Txoria Txori Mikel Laboa (1934-2008, Euskal Herria) 3'

Marta Camón

Flauta ikasketak 9 urtekin hasi zituen Gijoneko kontserbatorioan. 2007an Bartzelonara bizitzera Joan eta 2012 arte ESMUC-en (Escuela Superior de Musica de Catalunya) goi mailako ikasketak eta postgradoa egin zituen Julia Gallegorekin. Orfeo Catala-ko kide da, eta emanaldiak egin ditu Palau de la Musica, L’auditori de Barcelona, Auditorio Nacional de Madrid, Lisboako Teatre Gulbekian, Londresko Royal Hall Festival, Gironako Auditorioan edo eta Vienako Palais Auersperg-en besteak beste. Bere formazio klasikoaz gain, beste estilo eta tresna batzuekin experimentatzen du, hala nola, teatro musikala, inprobisazioa, zeltiar folk musika, Indiako musika karnatikoa edo Japoniar shakuhachi-a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak