Joannes Mendizabal Gureleko kide eta kultura zinegotzia, Aitziber Gorosabel Gureleko kidea, Izaskun Ezpeleta Koldotxo Luis Ezeiza eskolako gurasoen elkarteko zuzendari eta lehendakaria eta Jaione Garai Luis Ezeiza eskolako zuzendaria eguaztenean Eusko Jaurlaritzan izan ziren gela desplazatuaren egoeraz negoziatzeko.
Lau ordezkariek banan-banan hitz egin zuten eta Hezkuntza Delegazioko alderdi politiko guztien adostasuna lortu zuten. Gainera, Rebeka Ubera EH Bilduko ordezkariak eta Garbiñe Mendizabal EAJko ordezkariak euren babesa eman zieten eta esan "ahal duten guztia" egingo dutela gela bizirik mantendu dadin. Hala ere, azken hitza Euskal Gobernuak dauka eta oraindik ez du erantzun definitiborik eman. Beraz, oraingoz behintzat, zain gelditu beharko dute gatzagarrek.