Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari eman nahi izan zioten eskari gutuna. "Hala momentu hartan ez zegoela han esan ziguten eta bere idazkaria ere ez omen zegoen. Beraz, sailburuordearen idazkariari eman genion, berak erregistratu zuen gure eskaria", azaldu du Aitziber Gorosabel Gurel elkarteko kideak. Bestalde, aldarrikapen ekitaldia ere egin zuten kanpoan.
Horrez gain, guraso elkarteko bi kide Eusko Jaurlaritzako EAJko ordezkari batzuekin batzartu ziren eta Gatzagako herriaren nahiak azaldu zizkieten. "Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politiko ezberdinei aurrez bidali genien gure eskutitza eta beraiekin bilera egiteko asmoa geneukan" azaldu du guraso elkarteko kideak. "Gaia begiratu eta aztertuko dutela esan ziguten eta laster erantzun bat jasoko genuela", onartu du.