4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira eta kopuru ezberdinetako taldeak osatu dituzte –talde handiena 16 haurrez osatutakoa izango da–.
Ordutegiari dagokionez, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00ra izango dira, baina hauek ere ekintzen arabera aldatu egin daitezke.
Astean behin, behintzat, irteera bat egingo dute eta kanpoan lo egiteko aukera ere izango dute. Kirola sustatzeko, triatloi moduko bat ere egingo dute eta, horrez gain, haur zaharrenek monitore lanak egingo dituzte txikienekin, beraiek hala gura izan dutelako.
Haurren gonbidapenak
Bihar, egubakoitza, 18:00etan ,umeek ludotekan egindako zaku aromatikoak banatuko dituzte herrian zehar, kalejira batean. Honen bitartez, hainbat gonbidapen luzatuko dituzte: San Juan sura gerturatzeko, San Martin eguneko Doke txapelketan parte hartzeko –berreskuratzeko asmotan dabiltza– eta Lakuan egingo den protestara joateko.