Asteka eman ahal izango da izena eta printzipioz uztaileko lau astetan egongo dira udalekuak, baina izena ematen duten haur kopuruaren araberakoa ere izango da.
Gainera, 10-11 urte bitarteko haurrekin bilera bat izan zuen Gurelek eta haien proposamenak kontuan hartuko dituzte udako ekintzak antolatzerako orduan. Proposamen originalak eta bideragarriak direla nabarmendu du Aitziber Gorosabel Gureleko kideak eta monitore lanak egiteko ere eskaini direla haur hauek. Mendi irteerak, sukaldaritza tailerrak eta ginkanak izan dira proposamenetako batzuk.