Pasa den egubakoitza, apirilak 29, izan zen egunik jendetsuena. Izan ere, luntxa prestatu zuten eta aspaldiko garaiak gogoratu zituzten, giro ederrean. "Irakasle batek hitzalditxo bat prestatu zuen eta mila istorio eta momentu partekatu ziren egun hartan", adierazi du Beñat Zamalloa arduradunetako batek. Hiru egunetan 50 pertsona inguru gerturatu zirela nabarmendu du Zamalloak.
Miren Amurizaren antzezlana
Astelehenetik gaur arte Miren Amurizaren lanaren gaineko erakusketa dago ikusgai kultura etxean, Mozambikeko eskualde bateko errealitatea oinarri hartuta egin duen ikuskizunari buruzko erakusketa, hain zuzen. Joanes Mendizabal zinegotziak aitortu du gaurko saiora begira antolatutako erakusketa izan dela eta gaurko arratsaldeko emankizunean espero dutela jende gehien.
Izan ere, Kapulana bat zintzilik izeneko ikuskizuna eskainiko du Miren Amurizak. Abestia, bertsoa, ipun kontaketa eta marrazketa uztartzen dituen emanaldia da. Gaur 20:00etan izango da, kultura etxean bertan.