Bestalde, gai berarekin lotuta, etzi, domeka, Jon Maiak idatzitako eta zuzendutako Gazta zati bat dokumentala proiektatuko dute Labidean. Hori ere, 18:30ean da. Eta datorren maiatzaren 8an, berriz, herritarren borondateak jositako istorioa kontatzen duen Jostunak dokumentala proiektatuko dute.
Pilota, bihar
Oraingo asteburuari begira, baina, bada beste hitzordu bat Leintz Gatzagan: pilota txapelketako partiduak. Bihar, zapatua, 16:30ean jokatuko dituzte, honako bikoteek: Gasteizko Minguezek eta Kintanak Elgoibarko Beraza eta Etxeberria izango dituzte aurrez aurre. Horien ondoren, Arrasateko Lazkanok eta Kortak osatutako bikotea Mallabiko Gomezek eta Zubiriak osatutako bikotearen kontra lehiatuko da. Soraluzeko Unanue eta Gallastegi bikotearen eta Beasaingo Urteaga eta Zubeldia bikotearen arteko lehia etorriko da gero. Eta jarduna bukatzeko, herritarren txanda izango da: Zubillagak eta Bengoak Aramaioko Saizar eta Etxeberria izango dituzte lehiakide.
Almenen gaineko erakusketa
Bestalde, datorren eguaztenetik, apirilaren 27tik 30era, Almen ikastetxearen gaineko erakusketa ipiniko dute kultura etxean. Ikastetxearen 50. urteurrenaren bueltan antolatu dute erakusketa. Leintz Gatzagan hasiko da, eta ondoren, eskualdeko bestelako udalerri batzuetan ipiniko dute.