847 zenbakidun txartela zeukan eta berari egokitu zitzaion atzo iluntzean Labidean egindako zozketan Debatik egunean bertan ekarritako angula kiloa. Herriko Korrika batzordeak antolatutako zozketan 800 txartel saldu zituzten. Ohi bezala, zozketaren ondoren bertso afaria izan zuten Soran etxean Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi bertsolariekin. Primeran pasa zutela esan dute: "Saioa luzea eta ederra izan zen. Primeran ibili ginen".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.