Bukaeran, ondo merezitako txorizo muturra jan dute ogi artean; hori bai, ordurako bistan zeuden eguneko urduritasunek-eta eragindako nekea umeen aurpegitxoetan.
Luis Ezeiza eskolako gainontzeko neska-mutikoekin batera jardun dute goizean Gatzagako sorgintxoek Aratuste-martitzenean, Eskoriatzako Joseba Iñurrategi pilotalekuan. Akelarrea egin dute txikitxoenek, eta ondoren txintxo-txintxo egon dira gainontzeko ikasleen dantza-ikuskizunei begira.
Bukaeran, ondo merezitako txorizo muturra jan dute ogi artean; hori bai, ordurako bistan zeuden eguneko urduritasunek-eta eragindako nekea umeen aurpegitxoetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.